ALPHA
lo egiteko ordua
Argia itzaltzen denean, itzalak esnatzen dira.
Argia itzaltzen denean, ametsek txistu egiten dute.
Argia itzaltzen denean, dena infinitua da.
Argia itzaltzen denean, lo egiteko ordua da.
“Ikusten dugun guztia amets baten barne dagoen ametsa baino ez da.”
Edgar Allan Poe
Lo egitea behar fisiologiko bat da. Egunero errepikatzen dugun errutina, gehienetan atsegina. Lo egiten dugunean, gure subkontzienteak atea erdi zabalik uzten du, bidea libre utziz amets ilunei, ahaztutako oroitzapenei edota nahi gabeko fantasiei.
ALPHAk kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori isladatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak kontatzen dizkigu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.
Areto ikuskizuna
Hitzik gabe
55’
Familiarra / Ikuslego ororentzat (5 urtetik gora)
Antzezpena: GORKA GANSO
Zuzeneko musika: IÑAKI SANTOS
Argiztapen diseinua: ION CHÁVEZ
Kanpo begirada: ELISE OUVRIER-BUFFET
Eszenografiaren ekoizpena: OSCAR DE PAZ
Irudiak: BEA APARICIO
Irudien animazioa: TRACKEN STUDIO
Argazkiak: VICENTE PAREDES, AITOR MATAUCO
Diseinu grafikoa: SR. SOMMER
Zuzendaritza eta sormena: GORKA GANSO & CECILIA PAGANINI
Banaketa: ROCÍO PINDADO – PORTAL 71